Udako Kirol Eskola berreskuratu du Doneztebeko Erreka elkarteak

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 21a, 08:54
Errekak antolatutako udako kirol eskola, 2012an.

Uztailaren 31tik abuztuaren 24ra

Erreka Kirol Elkarteak udako  Kirol Eskola berreskuratu du (argazkia 2012koa da). Ekimen hau uztailaren 31tik abuztuaren 25era eginen da (astelehen, asteazken eta ortziraletan 11:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 13:00etara), 6 urtetik goitiko neska-mutikoei zuzendua.  Honen inguruan, bilera uztailaren 26an, asteazken goizeko 11etan eginen dute Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.

 

Eskolaren helburuak honako hauek dira: Kirol ezberdinak lantzea  eta uda pasatzeko bertze modu bat eskaintzea. Interesatuek jakin behar dute Imanol de Rueda begiraleari deitu behar diotela (telefonoa: 638537754). Prezioak honako hauek izanen dira: 33 euro bazkideentzat, eta 36 euro  bazkide ez direnentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun