Donamariako usategiak enkante publikoan atera dituzte

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 21a, 08:52

Plegu hetsiaren bidez abuztuaren 1eko 14:00 baino lehen aurkeztu behar dira proposamenak 

Udan bete-betean sartuak gaude oraindik, baina Donamarian udazkenari begira daude dagoeneko. Donamariako Udalak, pelu hetsiaren bidez enkante publikoan atera du Bidakorri, Bidasosta, Golbai eta Ubedoko usategien aprobetxamendua 4 urterrako (hasierako 2 urte eta luzatzeko aukeran, bertze 2). 

Hasierako prezioak

Uso ehizako postu hauen hasierako prezioak hauek izanen dira: Bidakorriko 9 postu 8.250 eurotan, Bidasostako 11 postu 1.200 eurotan, Golbaiko 7 postu 16.000 eurotan eta Ubedoko 6 postu 300 eurotan.

Enkantean parte hartu nahi duenak, proposamena aurkeztu behar du abuztuaren 1ean, 14:00 baino lehen, Donamariako Udaletxean. Proposamen ekonomikoarekin batera, Nortasun Agiriaren kopia eta %10eko fidantzak aurkeztu beharko du.

Enkante honen eta ondoriozko esleipenen baldintza-agiria jendearen eskura egonen da Udal idazkaritzan, astelehenetan eta ortziraletan, 12:00etatik 15:00etara, eta asteazkenetan, 08:00etatik 15:00etara. Telefonoa: 948 450046 eta posta elektronikoa: udala@donamaria.es

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun