Santiburtzio bestetako kartel lehiaketako lanak bozka daitezke aste honetan

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 18a, 16:09

Santiburtzio bestetako kartela aukeratuko dute sunbildarrek aste honetan.

Udaletxean daude ikusgai astelehenetik ortziralera 08:00etatik 15:00etara

Santiburtzio bestatako kartel lehiaketa antolatu du Sunbillako udalak hirugarren urtez segidan. Lanak aurkezteko epea uztailaren 14an akitu zen eta orain, lan horiek bozkatzeko aukera ireki dute uztailaren 17tik 21era. Udaletxean ikusgai daude lanak, astelehenetik ortziralera, 08:00etatik 15:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun