Paula Sevilla, Ana Petrirena, Lara Gomez eta Cristiana Larak osatutako laukoteak Europako txapelketa irabazteaz gain (Espainiako selekzioak ez zuen inoiz dominarik lortu erreleboan), Espainiako errekor berri bat ezarri zuen (43.96).
Aipagarria da Ane Petrirenak 20 urte bertzerik ez dituela, baina palmares handia. Azken garaipen honetaz gain, 2013ko martxoan Epsainoako txapeldun izan zen jubenil mailan 200 metroko lasterketan, aire librean nahiz barnean. Uztailaren 2an jokatutako Espainiako txapelketan, promesa mailan zilarrezko domina lortu zuen distantzia horretan.