Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketako finalerdia galdu egin du Doneztebek

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 17a, 07:41

Bizkaiko Usansolok hiru partidetatik bi irabazi zizkion

Doneztebek ezin izanen du Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketako finala jokatu. Larunbatean Larrabetzun jokatutako finalerdian, hiru partidetatik bi galdu zituen Bizkaiko Usansoloren kontra.

Kadete mailako partidan, Usansolok 22-11 irabazi zuen. Jubeniletan, aldiz, Doneztebek1-22 irabazi zuen. Beraz, senior mailako partidan erabaki zen finalista eta Usansolo22-15 nagusitu zitzaion Donezteberi, finalerako txartela lortuz.

Usansolok Gipuzkoako txapelduna, Azpeitia, izanen du arerio finalean. Azpeitiarrek hiru partidak irabazi zizkieten gasteiztarrei (22-7 kadetetan, 22-6 jubeniletan eta 22-4 seniorretan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun