Doneztebe eta Usansolo ariko dira Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketaren finalerdian

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 14a, 12:47
Iker Salaberria eta Jon Mariezkurrena jubenilak Nafarroako herriarteko pilota txapelketako txapel eta koparekin. Orain, Euskal Herrikoa lortzen saiatuko dira.

Larrabetzun (Bizkaia) jokatuko dute larunbat goizean eta arratsaldean bertze finalerdian Azpeitia eta Gasteiz izanen dira aurrez aurre

Nafarroako txapelketa irabazi ondotik, Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketari ekinen dio orain Doneztebek. Finalerdietan Bizkaiko txapeldunaren kontra ariko da, Usansoloren kontra. Larunbatean 10:30ean ariko dira Larrabetzun.

 

Bertze finalerdian Azpeitia eta Gasteiz izanen dira aurrez aurre, Gipuzkoa eta Arabako txapeldunak, larunbat arratsaldeko 5etatik aitzinera Larrabetzun bertan. Finalerdietako irabazleek lortuko dute uztailaren 21ean, 19:00etan Larrabetzun jokatuko den finalerako txartela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun