Ostegun goizeko 10etan 3 eta 6 urte bitartekoentzat egin dira jarduerak ludotekan, eta 7 urtetik gorakoentzat goizeko 11etan hasi da plazan. Bertan, ura zerk kutsatzen duen, zer bota dezakegun txorrotatik eta zer ez, araztegiaren funtzionamendua ulertzeko esperimentuak, ura galtzearen garrantzia eta abar jorratu dituzte ekintza ezberdinak erabiliz.
Ondoren, araztegira joan dira, beti itxirik dagoen eremua barrenetik ezagutzera. Oso esperientzia aberasgarria izan dela esan dute partehartzaile guztiek.