Hiru bikoteren arteko triangularra izan da Labritekoa eta Estatuko Erremonte Zirkuiturako baliagarria. Utergak eta Etxeberria III.ak bi partidak irabazi zituzten, 20-13 Josetxo Ezkurra II eta Barrenetxea IV.aren kontra eta emaitza bera, 20-13, Urriza eta Ionen kontra. Lehenbiziko partidan, Urriza eta Ionek 20-15 irabazi zieten Ezkurra II eta Barrenetxeari.
Giro ederra izan zen Labriten, Nafarroan Minbizia duten haurrak babesten dituen ADANO elkartearen aldeko jaialdian.