Igerilekuko bonoan ttipi-txartelarekin deskonturik ez dagoela ohartarazi du Doneztebeko Udalak

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 13a, 13:41

Igeriketa ikastaroetarako irakaslerik lortu ez denez, ez da eginen

Doneztebeko Udalak barkamena eskatu nahi die Ttipi-txartela dutenei aurtengo igerilekuan deskontua izanen zutela iragarri baitzen eta denboraldia hastean, beherapen hau gauzatzerik ez delako izan. 

Gainerako kirol egoitzetan egiten denez, Udalak Donezteben ere egiten ahal zela pentsatu zuen, baina ezin da. Bi arrazoi daude:  aurtengo kirol egoitzen prezioak ezarrita daudela eta kudeaketa zuzena egiten denez, legez ezin da horrelako beherapenik ezarri (gainerako toki aunitzetan kirol egoitzak kanpoko enpresek kudeatzen dituztenez, hori ahalbidetzen da).

 

Ikastaroetarako irakasle falta

Doneztebeko Udalak aurten ere igeriketa ikastaroak antolatzeko asmoa zuen, baina irakaslea topatu ez duelako erabiltzaileei jakinarazten die ikastarorik ez dela izanen. Interesatuei barkamena eskatu nahi die Udalak lerro hauen bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun