Agerraldi horretara honako hauek bertaratu ziren: Oinarrizko Osasun Laguntzako gerentea (Javier Diez Espino); Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordea (Borja Azaola Estevez), Osasun Zentroko Zuzendaria (Monika Martin), Erizainen Arduraduna (Arantxa Agerre) eta Udaleko hirigintza zinegotzia (Peio Grazenea).
Aurkezpen horretan egoitza berri honen ibilbide historikoa, zerbitzuak, urbanizazioaren zehaztapenak, eskolari egindako desafekzioa, aurrekontuak… eta bertze hainbat jakingarri ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Azalpenen ondotik herritarrek galderak, kezkak eta iradokizunak luzatu zituzten gaiarekiko dagoen jakin-mina eta interesa azalduz.