Nafarroako herriarteko laugarren txapela jantzi du Doneztebek

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 4a, 06:49
Doneztebe eta Iruñeko pilotariak eta ordezkariak, sari banaketaren ondotik. Argazkia: Diario Noticias

Uztailaren 1ean Labriten jokatutako finalean bina partida irabazi zituzten Doneztebek eta Iruñeak, baina tanto gehiago egin zuten Malerrekakoek

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketaren finala jokatu zuten Doneztebek eta Iruñeak uztailaren 1ean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Joan den urteko finala errepikatuko zen eta joan den urtean bezala Doneztebe nagusitu zen. Bina partida irabazi zituzten, baina tanto gehiago atera zituen Doneztebek. Honela, laugarren txapela jantzi dute, 2011, 2012 eta 2016koaren ondotik eta lauak hiriburuko taldearen kontra finala irabazita.

Alebinetan Doneztebeko Mikel Izagirre eta Aitor Agestak 11-18 galdu zuten Iruñeko Sarasibar eta Sanchezekin.

Infantiletan, ez zen kolorerik izan eta Doneztebeko Patxi Loiarte eta Julen Santestebanek hutsean utzi zituzten Iruñeko Berrio eta Otondo (18-0).

Jubeniletan ikusi zen partidarik ikusgarriena eta hasieran aitzinetik ibili baldin baziren ere, Doneztebeko Iker Salaberriak eta Jon Mariezkurrenak 16-22 galdu zuten Iruñeko Mata eta Cordonekin.

Seniorretan, beraz, garaipena behar zuen Doneztebek eta Xabier Barandiaran eta Jon Gorritik ez zuten hutsik egin, 22-10 irabazi baitzieten Iruñeko García eta Cordon-i.

Nafarroakoa irabazi duen hiruetan Euskal Herriko herriarteko txapeldun ere izan da Doneztebe eta ikusi beharko aurten ere hori lortzen duen.

 

Nafarroako Herriarteko Pilota txapelketako txapeldunak

1970 - Altsasu

1971 - Oroz-Betelu

1972 - LEITZA

1973 - LEITZA

1974 - Oroz-Betelu

1975 - Oroz-Betelu

1976 - Larraun

1977 - Oroz-Betelu

1978 - Larraun

1979 - BERA

1980 - GOIZUETA

1981 - Larraun

1982 - Lizarra

1983 - GOIZUETA

1984 - Larraun

1985 - Lizarra

1986 - GOIZUETA

1987 - Iruña

1988 - Larraun

1989 - Iruña

1990 - GOIZUETA

1991 - GOIZUETA

1992 - GOIZUETA

1993 - Iruña

1994 - Uharte Arakil

1995 - Lizarra

1996 - Lizarra

1997 - Lizarra

1998 - Lizarra

1999 - Iruña

2000 - BAZTAN

2001 - BAZTAN

2002 - Lizarra

2003 - Lizarra

2004 - Uharte

2005 - Lizarra

2006 - Lizarra

2007 - LEITZA

2008 - Uharte

2009 - Iruña

2010 - BAZTAN

2011 - DONEZTEBE

2012 - DONEZTEBE

2013 - Iruña

2014 - BERA

2015 - Uharte

2016 - DONEZTEBE

2017 - DONEZTEBE

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun