Bi euskarri berri hauek ere landetxe eta bertze hainbat tokitan ere banatuko dira gure herria ezagutarazteko. Horretaz gain, aurten ere bisita gidatuak eskainiko dituzte.
Udako ludoteka prest
Uztailaren 3an hasita, eta bi hilabetez, udako ludoteka martxan egonen da. Zerbitzu hau astelehenetik ortziralera eskoletako gimnasioan burutuko da, goizez, 09:00etatik 14:00etara. Iaz bezala, Udalak adina mugatu du; aurten 2008-2014 bitarteko umeentzako zerbitzua izanen da.
Aipatu behar da aurtengo eskaria ikusita (24 neska-mutikok eman dute izena), Udalak bi talde martxan jarriko dituela, monitore bana izanda: Amaia Iraola eta Inaxio Agara. Uztailean eta abuztuan jokoak, musika, tailerrak eta bertze hainbat ekintza egiteko aukera izanen dute 24 txiki hauek.