Finalerdietan, Doneztebek Lizarrari irabazi dio eta Iruñeak Esteribarri.
Alebinetan, Doneztebeko Izagirre eta Aitor Agesta, Iruñeko Sarasibar eta Sanchezen kontra ariko dira.
Infantiletan, Doneztebeko Patxi Loiarte eta Julen Santesteban, Iruñeko Berrio eta Otondoren kontra ariko dira.
Jubeniletan, Doneztebeko Iker Salaberria eta Jon Mariezkurrena, Iruñeko Mata eta Cordonen kontra ariko dira.
Seniorretan, Doneztebeko Xabier Barandiaran eta Jon Gorriti, seguruenik Iruñeko Redin eta Cordonen kontra ariko dira.
Doneztebek hiru aldiz irabazia du Nafarroako Herriarteko pilota txapelketa, 2011, 2012 eta 2016an, eta hiruetan Iruña izan du arerio finalean. Nafarroakoa irabazi duen hiruetan Euskal Herriko herriarteko txapeldun ere izan da Doneztebe.