Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna ospatuko dute Zubietan ekainaren 28an

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 27a, 09:13
'Udako amodio bat' filma frantziarra eskainiko dute asteazken arratsaldean Zubietako eskolan.

Asteazken arratsaldean txapa tailerra, ‘Udako amodio bat’ filma-emanaldia eta afaria estalpean

Sexu Askapenereako Nazioarteko Eguna dela eta ‘Malerrekan maitasuna askatasunez marrazten dugu’ ekitaldia antolatu du Malerrekako Mankomunitateak ekainaren 28an Zubietan. Txapa tailerra, filma-emanaldia eta afaria izanen dute.

Ekainaren 28an, asteazkenean, 18:00etan txapa tailerra izanen dute Zubietako eskolan. 19:00etan, leku berean, Udako amodio bat (La Belle saison, 2015) filma eskainiko dute, Filmazpit programaren bitartez euskarazko azpitituluekin eta filma bukatzean, afaria izanen da estalpean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun