200 korrikalarik baino gehiagok parte hartu zuen Doneztebeko 39. Herri Krosean

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 26a, 12:10

Doneztebeko 39. Herri krosaren proba nagusiko irteera.

Alberto Barberena eta Marina Vicente baztandarrek lortu zuten garaipena

200 korrikalari baino gehiagok parte hartu zuten ekainaren 25ean Erreka elkarteak antolatutako Doneztebeko 39. Herri Krosean. Gizonezkoen artean, Alberto Barberena elizondarra izan zen bizkorrena eta emakumezkoetan, Marina Vicente gartzaindarra.

 

Ohikoa denez, proba hasteko ttikienak aritu ziren lasterka, izen-ematerik eta sailkapenik gabe. Gero, ttikinaz aurrera, aurrebenjaminetatik infantil maila bitarteko lasterketak egin zituzten. Ondotik, egin zen proba nagusia, kadete mailatik hasi eta beteranoak bitartekoak bildu zituena.

Aipatu bezala, Alberto Barberena elizondarra izan zen 7.300 metroko lasterketa burutzen bizkorrena (24.14). Beste Iruña taldeko Daniel Sanzek (24:18) eta Iñigo Arregi doneztebarrak (25:05)osatu zuten podiuma. Hurbilean izan ziren Iñigo Lasaga doneztebarra (25:09) eta Narbarteko Joseba Elizagoien ere (25:17)

Emakumezkoek distantzia erdia zuten egitekoa, 3.650 metro. Marina Vicente gartazindarra nagusitu zen (13:34) eta Irungo Irene Sanzberrok (13:54) eta Leitzako Eguzkiñe Zabaletak (14:08) osatu zuten podiuma.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun