Film bat grabatzen ari dira Leurtzako urtegietan

Jaione Ariztegui 2017ko eka. 23a, 10:02

Maiatza hondar aldera film bat grabatzen hasi ziren Urrozko urtegian, eta oraindik horretan dabiltza lan talde handi bat

Denboraldi hau Urrozen pasatzen ari dira, bertako landetxetan hartu dute ostatu eta erran beharrik ez dago horrek herria pixka bat aztoratu egin duela, eta poztasuna nabaritzen dela.



Pelikularen argumentuari dagokionez, gaur egunera egokitutako pelikula bat da, non bikote hippi baten unibertsoak eta bikote “milleniar” (hazkunde ekonomikoaren garaian jaiotako gazte intelektual eta ikasketadunak) batenak bat egiten duten. Pelikulan ikusiko da bikote bakoitzak zein arrazoi ematen dituen beraien bizi ereduaren alde.

Lau dira beraz, pertsonaia nagusiak, telebistan nahiko ezagunak direnak, besteak beste, Gym Toni bezalako telesailetan agertu baitira. Rodrigo Paison, Maria Almudéver, Sala Sálamo eta Jaime Olías dira. Gainera, tartean bertzeak bertze Norma Ruiz aktorea ere egon da egun batzuetan grabatzen (hau, Yo soy Bea telesailean agertu izan da batik bat.)

Pelikularen zuzendaria Iván Fernandez de Córdoba da ( 2016. urtean Un Lugar pelikularekin Donostiako epaileraren saria jaso zuena).

Baina erran bezala, lan talde handi bat dago, eta erran behar da lanean gogotsu dabiltzala, gauetan ere grabatzen aritzen baitira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun