Hiru eguneko besta ederrak prestatu dituzte Saldiasen San Juanetan

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 21a, 06:36

Herri kirolak ere izanen du lekua aurten Saldiasko festetan.

Igandeko patata tortilla lehiaketako irabazleak 100 euroko saria eskuratuko du 

Nahiz eta aurten hiru egun besterik ez diren izango, beti bezala, ekitaldiz gainezka dator San Juan festetako egitaraua Saldiasen, ekainaren 23tik 25era.

 

OSTIRALA, EKAINAK 23

• 10:00etan Argi soinuak. Goiz guztian umeentzako joko tradizionalak.

• 15:30etik 20:30era Umeen parkea (jumping, barredera eta karts…).

• 20:00etan Txupinazoa eta ohiturazko zopak herriko ostatuan.

• 22:00etan San Juan suak.

• Arratsalde eta gauez dantzaldia Endara Deejays-ekin.

 

LARUNBATA, EKAINAK 24

SAN JUAN EGUNA

• 10:00etatik aurrera txistulariek alaituko dute herria.

• 11:00etan Meza Nagusia, San Juan herri­ko patroiaren ohorez. Meza ondoren, udalak luntxa eskainiko du herriko ostatuan.

• 14:00etan Herri Baz­karia Muñoa eta Liza­rralde bertsolariekin.

• Arratsaldean, herriko gazteen arteko esku pilota partiduak eta Frontenis txapelketaren finala, bertsolariek alaiturik.

• Arratsalde eta gauez dantzaldia Endara Deejays-ekin

 

IGANDEA, EKAINAK 25

• 10:00etan Argi soinuak.

• 10:30ean herriko Mus txapelketa.

• 13:00etan Aizkora apustua: Iker Vicente-Mieltxo Mindegia eta Ruben Saralegi-Julen Kañamares aurrez aurre.

• 18:00etan Herriko gaztetxoen arteko Herri Kirolak.

• 19:00etan La Excelente mariatxi taldearen saioa.

• 20:30ean Patata tortilla lehiaketa. Sariak: lehenbizikoak 100 euro, bigarrenak 50 euro eta hirugarrenak 30 euro. Ondoren afaria, txapelketako tortillak eta udalak eskaintzen dituen txistor, gazta eta edariak. Dena Oihana-Oihana trikitilariekin alaitua. Bestak akitzeko su artifizialak botako dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun