Akuntzulotako gazta garaile Zubietako Bestaberriko lehiaketan

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 20a, 13:00

Joan den igandean, ekainak 18, Bestaberri eguna ospatu zen Zubietan. Arratsaldean zehar, lorez eta oihalez apainduta zegoen herrian barrena prozesioa egin zen. Ondoren, Udalak berendua proposatu zien herritarrei. Bitartean, zortzi gazta aurkeztu ziren lehiaketako epaimahaiak lana egin,eta Akuntzulotako gazta suertatu zen garaile. Bigarren saria, Borraldak eraman zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun