Doneztebeko Herri Krossaren XXXIX. edizioa igande honetan izanen da

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 21a, 07:15

Doneztebeko Herri Krossaren XXXIX. edizioa igande honetan izanen da

Urtero bezala, igande honetan izanen da Doneztebeko Herri Krossaren XXXIX. edizioa. Kategoria ezberdinak lehiatuko dira distantzia ugaritan eta ordu ezberdinetan.

10:30tan prebenjaminoak, benjaminak, alebinak eta infantilak abiatuko dira, 11:30etan berriz kadeteak, jubenilak, seniorrak eta beteranoak. Jakin behar da, kadeteak arteko kategorientzako izen ematea doakoa dela, eta Erreka Kirol Elkartearen web-orrian edo tokian bertan egiten ahal dela. Bertze kategorien kasuan, www.herrikrosa.eus-en edo irteeran bertan egiten ahalko dela, 5 eurotan. Izen ematea 11:00etan itxiko da.

 

Bidasoa inguruan klasiko bat bihurtu den lasterketan 200 korrikalari baina gehiago bildu dira aurreko urteetan. 2016an, Antonio Casado izan zen garailea gizonezkoetan, Vanesa Patxa berriz emakumezkoetan.

 

Sariei doakionez, emakume zein gizonentzat sari berdinak izanen dira:lehen saria 150 eurokoa da, bigarrena 90 eurokoa, hirugarrena 60 eurokoa, laugarrena 45 eurokoa eta bosgarrena 30 eurokoa.

 

Informazio gehiago Erreka Kirol Elkartearen web-orrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun