Larunbatean jokatuko dira Josetxo Ezkurra Memorialaren XXVII. edizioaren finalak

Larunbatean jokatuko da Josetxo Ezkurra Memorialaren XXVII. edizioaren finala

Larunbat honetan, ekainak 24, jokatuko dira Donezteben Josetxo Ezkurra memorialaren XXVII. edizioaren finalak. Goizeko 9:30tan hasiko diren norgehiagokak 6 kategoriatan ezberdinduko dira.

Umeen kategorian, Unax Madina beasaingoa Arkaitz Murua Intxurre pilota elkartekoaren aurka arituko da. Kimuetan, Beñat Zubizarreta Lazkaoko Lapke elkarteko pilotaria eta Iraitz Goikoetxea Errenteriako Eple elkartekoa lehiatuko dira. Haurren kategorian, Xabier Aburuza eta Ekain Sein Oiartzungo Oiarpe eskolakoak elkarren artean mehian ibiliko dira. Kadeteetan berriz, Iruñeko Oberena klubeko Javi Oskoz Logroñoko Titin III klubeko Sergio Gutierrezren aurka arituko da. Gazteen kategorian, Añorgako Lorentz Orbegozo eta Lapke elkarteko Ruiz de Larramendi arituko dira norgehiagoka. Azkenik, seniorretan Zegamako Matxin eta Paz de Zigandako Aitor Zuasti ibiliko dira lehian.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun