Maika Ariztegik Nafarroako lokotx biltze txapelketa irabazi du

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 19a, 11:57

Maika Ariztegi, June Etxeberria eta Ainhoa Iraizoz, 2017ko Nafarroako emakumeen lokotz biltze txapelketako podiumean.

Nafarroako lokotx biltze txapelketa ekainaren 18an jokatu zen, Uharten. Kirolariek 50 lokotx bildu behar izan zituzten, ahalik eta azkarren, 1.25 metrotara pausatuak, bi lerrotan.

 

Emakumezkoetan, Maika Ariztegi iturendarra (7:57) izan zen txapelduna. 14 aldiz Euskal Herriko txapelduna izana Nafarroako txapelduna ere izan da hainbat aldiz eta pronostikoa bete ditu aurten ere. June Etxeberria txantrearrak (8:11) eta Ainhoa Iraizoz elsoarrak (8:18) osatu zuten podiuma. Laugarren Antsoaingo Irune Biurrun izan zen (8:27) eta bosgarren Antsoaingo Saioa Zurbano (9:32).

Gizonezkoetan, berriz, Aitor Blanco txantrearra (6:34) suertatu zen garaile, Fernando Etxegarai beratarra (6:44) bigarren eta Iñigo Lasaga etxalartarra (6:46) hirugarren.

Emakumezkoetan, Maika Ariztegi eta June Etxebarria sailkatu dira Euskal Herriko txapelketara, gizonezkoetan Fernando Etxegarai eta Iñigo Lasaga, Aitor Blancok ezin izanen baitu bertan egon. Azkenik, irailaren 9an Saran jokatuko den Zazpi herrialdeen arteko txapelketan Fernando Etxegaraik Nafarroako selekzioarekin parte hartuko du, arrazoi berarengatik.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun