Julian Retegik Karlos III.aren Gurutzea jaso du Nafarroako Gobernuaren eskutik

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 19a, 11:20

Uxue Barkos presideneak eman zion Karlos III.aren Gurutzea Julian Retegiri.

«Bere izenak leku nabarmena du euskal pilotaren historian» adierazi du Uxue Barkos presidenteak 

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Karlos III. Prestuaren Gurutzea eman die zazpi pertsona eta erakunderi, dagozkien jardueren bidez, «Foru Komunitatea garatzen, hedatzen eta ezagutarazten nabarmen laguntzeagatik». Zehazki, zenbait foru-dekretu onetsiz, hauei banatu zaie kondekorazioa: Aralar Mendi Elkartea, "Artzai Eguna" antolatzen duena; Nafarroako DYA bide-laguntza elkartea; Humberto Bustince, zientzialaria; José Ulibarrena, eskultorea; Julián Retegi, pilotaria; Mirentxu Purroy, kazetaria eta Javier Ochoa, enologoa. Kondekorazio hori ekainaren 17an, larunbatean eman zituen Uxue Barkos presidenteak.

 

Nafarroako Karlos III. Prestuaren Gurutzea kondekorazioa 1997. urtea sortu zuen Foru Gobernuak, Nafarroaren aurrerapenean eta Komunitatea kanpoan ezagutzera ematen nabarmen lagundu duten pertsonak eta erakundeak saritzeko. Sariak hain zuzen Karlos III. Noblearen izena hartu zuen. Nafarroako erregeen artean nabarmendu zen, bere izaera baketsu eta adiskidetzailearengatik, kulturaren eta artearen alde egindako ekimenengatik eta Europako gainerako gorteekin bake eta adiskidetasun harremanak ezartzeagatik.

Kondekorazioa gurutze esmaltatu bat da, eta Nafarroako Artxibo Orokorrean gordetzen den ezkozko errege-zigiluan agertzen den Karlos III. eseriaren irudia berregiten da, "Karolus regis navarre" legendaz inguratuta. Atzealdean Nafarroako ezkutua dago, "Nafarroako Foru Komunitatea" adierazpenaren eta "Cruz de Carlos III el Noble de Navarra legendaren gainean.

 

Julian Retegi Barberiari buruz, Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, «bere izenak leku nabarmena du euskal pilotaren historia orokorrean», eta bere kultura-jarduera ikusgarria nabarmendu du, «pilotarien belaunaldi guztientzat eredua delako». «Bere pertsona eta palmaresa funtsezko tresna izan dira Nafarroako historian errotuta dagoen kirol hau sustatzeko», aipatu dute.

Bere kirol ibilbideari dagokionez, buruz buruko txapela hameka aldiz irabazi duela azpimarratu du Gobernuak, historian gehien irabazi dituena. Bortz aldiz binakako txapelketa ere irabazi du eta lautan lau eta erdikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun