Bere aita zena zaintzen eta hil zen arte idatzi zuen egunerokoan oinarritutako sei kontakizun biltzen ditu liburuan, Ester Fernandezen ilustrazioekin. Elixabet Badiolak 1974an argitaratu zuen bere lehen liburua, ‘Poemas de mujer’ izenekoa. 40 urteko geldialdiaren ondotik, 2014ko ekainean argitaratu zuen ‘Glicinia rota’, 2015eko urrian ‘Suenan muchas campanas dentro de nosotras’ eta 2017ko udaberri honetan, ‘Aita, aún quedan nueces’.