Errekako lau txirrindularik ‘Everest Erronka’ osatu nahi dute ekainaren 17an

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 16a, 11:24

Arizkunen hasi eta bukatu, 8.850 metroko desnibel positiboa gainditu nahi dute egun bakarrean

Doneztebeko Erreka kirol elkarteko lau txirrindularik ‘Everest erronka’ bete nahi dute ekainaren 17an. Gorka Bidegain, Jon Maritxalar, Imanol Etxeberria eta Ion Urrak, egun bakarrean 8.850 metroko desnibel positiboa gainditu nahi dute, Arizkunen hasi eta bukatuko duten 320 kilometro luzeko proban. 17 bat ordu beharko dituztela aurreikusi dute.

 

Arizkunetik abiatu eta Izpegira igoko dira, Baigorrira jaitsi eta handik Munhoa eta Aharzako kaxkoak igoko dituzte; bertze aldetik Baigorrira jautsi eta Elorrietara igoko dira; Bankara jautsi eta Linduts eta Hauzai igoko dituzte, Urepelera jautsi eta Lindutsera igoko dira berriz bertze aldetik, Arnegira jautsi eta Elursarora igo; Eiherelarrera jautsi eta Ireira igo, Esterenzubira jautsi eta Artaburura igoko dira; Errozatetik Iratiko txaletetara joanen dira, Surzai, Bagargi eta Larrau barna. Larrautik, Abaurrean barna Biskarret-era joan dira, Urepelera jautsi eta Urkiaga eta Artesiaga gainditu ondotik, Arizkunen helmugaratuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun