Ikasturtea akitzeko Familiaren Eguna antolatu dute Donezteben ekainaren 18an

Erreka Guraso Elkarteak prestatu du, ikasturtea akitzeko

Ekainaren 18an, Doneztebeko San Miguel ikastetxeko Erreka Guraso Elkarteak ikasturte bukaerako besta antolatu du.

 

Igandean 13:30ean bazkaria eskainiko dute eskolan. Haurrek makarroiak, oilaskoa eta izozkia izanen dute eta helduek entsalada, urdaiazpikoa, pate, langostinoak, oilasko errea eta euskal-pastela. Segidan, denbora pasa txokoak izanen dituzte, musika egokitua DJ Palirekin, apar-besta eta ur zezena. Gaztaren zozketa ere eginen dute, altuera asmatzen duenarentzako.

Firin Farandula antzerki taldeak Lisistrata emanaldia eskainiko du zinema aretoan 18:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun