Malerrekako Eskola ttikietako VII. Joku Topaketa Sunbillan eginen dute ekainaren 14an

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 12a, 10:53
Malerrekako eskola ttikietako ikasleak zazpigarren urtez bilduko dira Sunbillan.

Saldias, Beintza-Labaien, Ituren, Legasa, Narbarte eta Sunbillako ikasle, irakasle eta gurasoak bilduko dira asteazken goizean

Zazpigarren urtea da Sunbillako frontoian Malerrekako herri eskoletako Joku topaketa ospatuko dutela. Aurtengoan aldaketa ttiki bat izan da. Orain arte aste santu inguruan egiten bazuten ere besta hau aurten ekainaren 14an elkartuko dira, asteazkenean, Malerrekako eskola ttikietako irakasle eta ikasle guztiak. 

 

Zehazki, Saldias, Beintza-Labaien, Ituren, Legasa, Narbarte eta Sunbillako ikasle, irakasle eta gurasoak biltzen dira egun honetan. Asteazkenean, 09:30ean Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleen ginkana eginen dute. 11:00etan gosaria izanen dute eta 11:45ean jaialdia Sunbillako frontoian.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun