Europa mailan egiten den lehiaketa da eta Nafarroako irabazleak izan dira Mendaur institutuko ikasleak. Europar Batasuneko oinarrizko eskubideen gutunetik abiatuta, derrigorrezko hezkuntza eskubide unibertsalaren aldarrikapen ozena landu dute bideo lan batean. Bideoaren bukaerako esaldian ederki laburbildu dute beraien aldarria: «ikastea jakitea delako eta jakitea boterea». Sari galanta eskuratu dute, heldu den ikasturtean Estrasburgora bidaiatuko dute eta bertze herrialdetako irabazleekin batera bertako parlamentua ezagutzeko aukera izanen dute.