Elkartearen eguna ospatuko dute larunbatearen Oizen

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 2a, 11:49

Egun osoan ekitaldiak antolatu dituzte

Eguerdian, Julen Kañamares eta Mieltxo Mindegiak aizkora apustua jokatuko dute eta omenaldi sorpresa bat ere izanen da. Horrez gain, egun osoan musika izanen da Agerralderekin.

10:00etan haur eta helduendako eskulanak izanen dira eta 11:30ean mus tximista txapelketa hasiko da. Parte hartu nahi duenak egunean berean eman beharko du elkartean izena. 13:00etan aizkora apustuaren txanda izanen da: Julen Kañamares eta Mieltxo Mindegia ariko dira aizkoran.

14:00etan herritarren artean prestatutako paellada eginen dute. Joan nahi duenak bi telefono hauetako batera deituta eman behar du izena: 683 535648 edo 679 214229. 17:00etan, berriz, haur eta helduendako jokoak prestatu dituzte eta ondotik, txokolatea eskainiko dute. 18:30ean nagusiendako berendua izanen da elkartean eta horren ondotik, omenaldi sorpresa bat izanen dela aitzineratu dute antolatzaileek.

19:30ean talo tailerra izanen da nahi duen guztiarentzat eta ondotik, berendu afaria brasan egindako pintxo eta taloekin. Horrez gain, egun guztian Agerralde musika jotzen ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun