Josetxo Ezkurra memorialeko Senior mailako finalistak erabaki dira

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 30a, 06:59

Kadete eta gazte mailako finalerdi bana ere jokatu ziren Donezteben larunbatean 

Josetxo Ezkurra zenaren omenez Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako 27. txapelketa azken txanpan sartua da. Maiatzaren 27an, larunbat goizean lau finalerdi jokatu zituzten Donezteben, kadete eta gazte mailako bana eta senior mailako biak.

 

Kadeteak

Beñat Goikoetxea (Tolosa), 6 – Gaizka Agirre (Erreka), 18

 

Jubenilak

Lorentz Orbegozo (Añorga), 18 – Enaitz Azpitarte (Intxurre), 13

 

Seniorrak

Aitor Zuasti (Paz Ziganda), 18 – Iker Tainta (Erreka), 16

Matxin (Zegama), 18 – Xabi Barandiaran (Erreka), 15

Hortaz, senior mailako finala, Paz Zigandako Aitor Zuastik eta Zegamako Matxinek jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun