Javier Sein iturendarra Nafarroako txapeldun mendi bizikletan 23 urtez beheitiko kategorian

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 29a, 10:25

Javier Sein Nafarroako txapeldun, 23 urtez beheitiko kategorian.

SH Metalgraf taldean ari den Javier Sein iturendarrak irabazi du Nafarroako mendi bizikleta txapelketa, 23 urtez beheitiko kategorian. Maiatzaren 28an Zangozan egin zen Caja Rural kopako laugarren proba puntuagarria eta bertan lortu zuen Seinek Nafarroako txapeldunaren maillot gorria.

 

Elite mailan, Pedalier taldeko Daniel Armendariz suertatu da Nafarroako txapeldun. Conor-Saltokiko Iñigo Gomezek irabazi zuen Zangozako proba, Armendariz bera bigarren izan zen eta Sh Metalgraf taldeko Jesus Torres hirugarren.

23 urtez beheitiko kategorian, Norclean taldeko Alvaro Carral izan zen bizkorrena, eta Javier Sein bigarren, iturendarraren taldekideak diren  Iñigo Astarriaga eta Oier Belaskoainen aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun