Donamariako Herriko Ostatua prezioa jautsiz berriz ere errentan eman nahi du Udalak

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 29a, 09:31

Eskaintzak aurkezteko epea ekainaren 23an akituko da

Donamariko Udalak, erabaki du lehiaketa publikoaren bidez Donamariako Herriko Ostatua errentan ematea. Eskaintzak aurkezteko lehen epea maiatzaren 22an akitu zen eta ez zen eskaintzarik aurkeztu. Orain, hilabeteko errenta jautsita, berriz ere lehiaketaren bigarren deialdia egin du eta ekainaren 23an, 14:00 bitarte aurkez daitezke eskaintzak.

Lehiaketa, bertzeak bertze, baldintza hauek arautuko du:

–Alokairuaren iraupena: 2 urte, luzatzeko aukerarekin.

–Hilabeteko errenta: 360 euro/hilabetea gehi BEZa.

–Lehiaketan, bideragarritasun plana, eskarmentua, hobekuntzak eta diru eskaintza baloratuko dira.

–Behin-behineko fidantza: 360,00 euro.

Administrazio baldintza partikularren agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan. Informazio gehiago, korreo bat bidaliz helbide honetara udala@donamaria.es eta 948-450046 telefonora deituz (astelehena eta ortziralea 12:00-15:00etara, eta asteazkenetan 08:00-15:00etara).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun