Bestetako kartela eta programaren azalak aukeratu dituzte Donezteben

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 26a, 11:56
Leire Etxeberria eta Elizabeth Lacambraren lan sarituak.

Iaz bezala, Iraizozko Leire Etxeberriak irabazi du kartel lehiaketa eta Elizabeth Lacambrak San Miguel eskolako 5. eta 6. Mailakoei zuzendutakoa

Iaz bezala, aurten ere Iraizkozko Leire Etxeberria Sampedrok irabazi du ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko diren Doneztebeko bestetako kartel lehiaketa, Trapatanaren oinordetza izenburua duen lanarekin eta 150 euroko saria eskuratuko du. 

Kartel hau erabiliko da bestetako aldizkariaren portada egiteko ere. Elizabeth Lacambra, berriz, San Miguel eskolako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako kartel lehiaketako irabazlea suertatu da eta  aldizkariko kontrazala jantziko du.

Bestetako aldizkaria atontzen ari da Doneztebeko Udala eta ekainaren 19ko astean etxe guztietara ailegatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun