Josetxo Ezkurra memorialeko Senior mailako bi finalerdiak eta kadete eta gazte mailako bana jokatuko dituzte maiatzaren 27an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mai. 26a, 07:28

Larunbat goizeko 10:00etatik aitzinera Doneztebeko pilotalekuan

Josetxo Ezkurra zenaren omenez Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako 27. txapelketa azken txanpan sartua da. Maiatzaren 27an, larunbat goizeko 10etan hasita, lau finalerdi jokatuko dituzte Donezteben, kadete eta gazte mailako bana eta senior mailako biak.

Donezteben, larunbat goizeko 10etan, finalerdiak

 

Kadeteak

Beñat Goikoetxea (Tolosa) – Gaizka Agirre (Erreka)

 

Jubenilak

Lorentz Orbegozo (Añorga) – Enaitz Azpitarte (Intxurre)

 

Seniorrak

Aitor Zuasti (Paz Ziganda) – Iker Tainta (Erreka)

Matxin (Zegama) – Xabi Barandiaran (Erreka)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun