Jaialdia irekiko duen partidan, bi aurrelari gazte ariko dira nor baino nor, gibeleko koadroetan, gaur egungo atzelari onenetakoak dituztela: Erburu eta Endika Urrutia, Etxarri eta Ion Etxeberriaren kontra ariko dira.
Final nagusian, berriz ere Urriza eta Utergaren arteko lehia izanen da. Iruñeko Alde Zaharreko txapelketan, Urriza nagusitu zen, baina finalean Etxeberria III haundi bat izan zuen lagun. Oraingoan, atzelari doneztebarra Utergarekin ariko da.