erran.eus

Julian Retegik Karlos III.aren Gurutzea jasoko du Nafarroako Gobernuaren eskutik

  Gizartea  Malerreka  Eratsun

Nafarroaren irudia nabarmen laguntzeagatik emanen diote, bertze sei pertsona eta erakunderi bezala

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Karlos III. Prestuaren Gurutzea emanen die zazpi pertsona eta erakunderi, dagozkien jardueren bidez, «Foru Komunitatea garatzen, hedatzen eta ezagutarazten nabarmen laguntzeagatik». Zehazki, zenbait foru-dekretu onetsiz, hauei banatu zaie kondekorazioa: Aralar Mendi Elkartea, "Artzai Eguna" antolatzen duena; Nafarroako DYA bide-laguntza elkartea; Humberto Bustince, zientzialaria; José Ulibarrena, eskultorea; Julián Retegi, pilotari eratsundarra; Mirentxu Purroy, kazetaria eta Javier Ochoa, enologoa. Kondekorazio hori datorren ekainaren 17an egitea aurreikusita dago. 

Julian Retegik Karlos III.aren Gurutzea jasoko du Nafarroako Gobernuaren eskutik
Julian Retegik pilota zabaltzen egin duen lana saritu nahi izan du Gobernuak. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Nafarroako Karlos III. Prestuaren Gurutzea kondekorazioa 1997. urtea sortu zuen Foru Gobernuak, Nafarroaren aurrerapenean eta Komunitatea kanpoan ezagutzera ematen nabarmen lagundu duten pertsonak eta erakundeak saritzeko. Sariak hain zuzen Karlos III. Noblearen izena hartu zuen. Nafarroako erregeen artean nabarmendu zen, bere izaera baketsu eta adiskidetzailearengatik, kulturaren eta artearen alde egindako ekimenengatik eta Europako gainerako gorteekin bake eta adiskidetasun harremanak ezartzeagatik.

Kondekorazioa gurutze esmaltatu bat da, eta Nafarroako Artxibo Orokorrean gordetzen den ezkozko errege-zigiluan agertzen den Karlos III. eseriaren irudia berregiten da, "Karolus regis navarre" legendaz inguratuta. Atzealdean Nafarroako ezkutua dago, "Nafarroako Foru Komunitatea" adierazpenaren eta "Cruz de Carlos III el Noble de Navarra legendaren gainean.

Julian Retegi Barberiaeratsundarrari buruz, Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, «antzinakokirola den esku-pilota sustatu eta zabaldu du, Nafarroan bertan eta Nafarroatik kanpo garatzen eta hedatzen lagunduz».

Bere kirol ibilbideari dagokionez, buruz buruko txapela hameka aldiz irabazi duela azpimarratu du Gobernuak, historian gehien irabazi dituena. Bortz aldiz binakako txapelketa ere irabazi du eta lautan lau eta erdikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa