Nafarroako Karlos III. Prestuaren Gurutzea kondekorazioa 1997. urtea sortu zuen Foru Gobernuak, Nafarroaren aurrerapenean eta Komunitatea kanpoan ezagutzera ematen nabarmen lagundu duten pertsonak eta erakundeak saritzeko. Sariak hain zuzen Karlos III. Noblearen izena hartu zuen. Nafarroako erregeen artean nabarmendu zen, bere izaera baketsu eta adiskidetzailearengatik, kulturaren eta artearen alde egindako ekimenengatik eta Europako gainerako gorteekin bake eta adiskidetasun harremanak ezartzeagatik.
Kondekorazioa gurutze esmaltatu bat da, eta Nafarroako Artxibo Orokorrean gordetzen den ezkozko errege-zigiluan agertzen den Karlos III. eseriaren irudia berregiten da, "Karolus regis navarre" legendaz inguratuta. Atzealdean Nafarroako ezkutua dago, "Nafarroako Foru Komunitatea" adierazpenaren eta "Cruz de Carlos III el Noble de Navarra legendaren gainean.
Julian Retegi Barberiaeratsundarrari buruz, Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, «antzinakokirola den esku-pilota sustatu eta zabaldu du, Nafarroan bertan eta Nafarroatik kanpo garatzen eta hedatzen lagunduz».
Bere kirol ibilbideari dagokionez, buruz buruko txapela hameka aldiz irabazi duela azpimarratu du Gobernuak, historian gehien irabazi dituena. Bortz aldiz binakako txapelketa ere irabazi du eta lautan lau eta erdikoa.