Ekimen honek Life Irekibai finantza-tresnaren laguntza jaso du. Herriko guraso elkarte, kirol elkarte eta norbanakoei gonbidapena luzatu die. Animatzen denak udalera (948 450017) deitu behar du edo alkatetza@doneztebe.eus helbidera idatzi. Antolatzaileek eskularruak, poltsak eta matxardak ekarriko dituzte. Izena ematen dutenak aseguratuak egonen dira, bukatzean, boluntarioentzat hamaiketakoa eginen da. Antolakuntzatik aholku bat luzatu dute: arropa egokia, botak eta, zer gerta ere, euritarako xira eramateko.