Donamariako Herriko Ostatua errentan eman nahi du Udalak

Herriko Ostatua bi urterako eman nahi du Donamariko Udalak.

Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 22an akituko da

Donamariko Udalak, erabaki du lehiaketa publikoaren bidez Donamariako Herriko Ostatua errentan ematea. Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 22ko 14:00ak arte zabalik izanen da. Eskaintzak Donamariako Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira, horretarako onetsitako administrazio baldintzen agirian adierazten den gisara.

 

Lehiaketa, bertzeak bertze, baldintza hauek arautuko du:

–Alokairuaren iraupena: 2 urte, luzatzeko aukerarekin.

–Hilabeteko errenta: 400 euro/hilabetea gehi BEZa.

–Lehiaketan, bideragarritasun plana, eskarmentua, hobekuntzak eta diru eskaintza baloratuko dira.

–Behin-behineko fidantza: 400,00 euro.

Administrazio baldintza partikularren agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan. Informazio gehiago, korreo bat bidaliz helbide honetara udala@donamaria.es eta 948-450046 telefonora deituz (astelehena eta ortziralea 12:00-15:00etara, eta asteazkenetan 08:00-15:00etara).

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun