Bozkatu dutenen artean Bodega Inurrieta ardo lote bat zozketatu da. Honen irabazlea Haritz Arriola sunbildarra izan da. Aipatu beharra inoiz baino pintxo gehiago eman direla eta izugarrizko jende pila etorri zela eta honek giro aparta jarri zuen herrian. Ostatuak egiten ari diren lanarengatik ikaragarrizko maila lortzen ari da lehiaketa. Sariak maiatzaren 10ean, asteazken arratsaldean eman dituzte Doneztebeko Udaletxean.
Saria eman zutenen artean, Xanti Uterga Doneztebeko alkatea, Iñurrieta upategiko Felipe Lizardi eta Iruñeko Alhambra jatetxeko Ignacio Idoate sukaldaria zeuden.