erran.eus

Doneztebeko Mendaur DBHI institutuak irabazi du Euroscola lehiaketaren eskualdez eskualdeko fasea

  Kultura  Malerreka  Doneztebe

Sari gisa, taldeko ikideek Europako Parlamentuko Euroscola Programan parte hartu beharko dute Estrasburgon 

Doneztebeko institutua izan da Euroscola lehiaketaren XXIII. edizioaren barrenean eskualdeko irabazlea.Euroscola 15 eta 18 urte bitarteko ikasleei bideratutako lehiaketa da, eta helburua du gazteen artean Europar Batasuna identifikatzen duten giza balioak eta balio sozialak zabaltzea, eta eztabaida sustatzea.

Doneztebeko Mendaur DBHI institutuak irabazi du Euroscola lehiaketaren eskualdez eskualdeko fasea
Mendaur institutuko ikasleak bideo sarituaa prestatzen. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Erromako Ituna sinatu zela 60. urteurrena dela-eta, aurtengo aukeratutako gaia europarren Oinarrizko Eskubideen Gutunean jasotako eskubideetako bat azaltzen duen bideoa lantzea izan da. Mendaur DBHI ikastetxeko ikasleek aurkeztutako gaia hezkuntza-eskubideari buruzko 7. artikuluan oinarritu da. Bideo irabazlea, euskaraz eta gaztelerazko azpitituluduna, You Tuben dago ikusgai: https://www.youtube.com/watch?v=2_25TsjFbD8&feature=youtu.be

Sari gisa, taldeko kideek Europako Parlamentuko Euroscola Programan parte hartu beharko dute, Estrasburgon. Hogeita lau ikasle joan ahal izanen dira beren tutoreekin batera.

Euroscolaren aurtengo ekitaldi honetara Nafarroako sei ikastetxe aurkeztu dira. Honako hauek dira: Irunberriko LHko Sierra de Leyre DBHko ikastetxea; Donapea Ikastetxe Integratu Politeknikoa; Gareseko Padres Reparadores Dehonianos ikastetxea; eta Doneztebeko Mendaur DBHIko ikastetxea.

Euroscola lehiaketa Europako Parlamentuak Espainian duen informazio-bulegoak antolatzen du, Europako Batzordeak Espainian duen ordezkaritzarekin eta Europar Batasunerako Estatu Idazkaritzarekin lankidetzan.

 

Argibide gehiago:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa