Iturengo Udalak 40.000 euroko dirulaguntza izanen du Udal Plan Orokorra egiteko

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 7a, 11:00
Iturengo udaletxea.

Horietatik 8.000 euro aurten, 24.000 euro 2019an eta 8.000 euro 2021ean 

Nafarroako Gobernuak zenbait lankidetza-hitzarmen onartu ditu Elo, Basaburua, Berriobeiti, Cascante, Ibargoiti, Imotz, Ituren eta Erroibarreko udalekin beraien udal plan orokorrak egiteko. Plan horiek diruz laguntzeko baimendutako urte anitzeko gastu-konpromiso guztien batura 696.000 euro da. Iturengo Udalarekin 40.000 euroko urte anitzeko konpromisoa baimendu da. Horietatik, 8.000 euro 2017. urteari dagozkio, 24.000 2019koari eta 8.000 2021. urteari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun