Buruko Osasunaren sustapena Elkarte Mugimenduari buruzko solasaldia eskainiko dute maiatzaren 8an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 6a, 12:00

Astelehenean 18:00etan Malerrekako Mankomunitatean emanen du Anasaps-eko teknikariak

Buruko Osasunaren sustapena Elkarte Mugimenduari buruzko hitzaldia eskainiko du Anasapseko teknikariak maiatzaren 8an, astelehenean 18:00etan Malerrekako Mankomunitateak Donezteben duen egoitzan. Anasaps, Buru Osasunerako Nafarroako Ellkarteak antolatu du solasaldia, Nafarroako Gobernuaren, Doneztebeko Udalaren eta Malerrekako Mankomunitatearen laguntzaz.

Anasapsetik jakinarazi dutenez, hitzaldi honetan buruko osasunaren gaia jorratuko dute, «zeri buruz hitzegiten dugu osasun mentalaz dihardugunea, zer egin hauek agertzean, nora joan, zeintzuk dira Baztan-Bidasoaldean ditugun baliabideak?». Aldi berean, Anasaps elkarte mugimenduaren eta laguntza gunearen berri emanen dute: «Gaixotasun mentalaren aurrean bakarrik ez zaude», gogoratzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun