Erreka Triko Iñigo Arregi doneztebarrak irabazi du Nafarroako duatloi luzeko txapelketa

Iñigo Arregi eta Alberto Barberena, podiumeko lehen eta hirugarren koxkan Aizarnazabalen.

Alberto Barberena taldekide baztandarraa hirugarren izan zen 

Nafarroako Duatloi luzeko txapelketa jokatu zen apirilaren 22an Aizarnazabalen (Gipuzkoa) eta berriz ere Doneztebeko Erreka Tri taldeak emaitza bikainak lortu ditu. Izan ere, Iñigo Arregi doneztebarra txapeldun izan zen eta Alberto Barberena baztandarra hirugarren. Kirolariek 14 kilometro lasterka, 72 kilometro bizikletan eta azken 7 kilometroak berriz ere lasterka egin behar izan zituzten.

 

Iñigo Arregik 3 ordu, 28 minutu eta 47 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko, Nafarroako kirolarien arteko denborarik onena eta hortaz, txapeldun suertatu zen. Alberto Barberenak 3 ordu, 39 minutu eta 25 segundo behar izan zituen, hirugarren postua eskuratuz, Saltoki Trikideak taldeko Mikel Astizen gibeletik (3:31:19). Podiumera igo zirenez gain, Erreka Tri taldeko Jon Maritxalar (3:47:16) , Endika Eugi (3:50:08) eta Ibai Ordax ere izan ziren Aizarnabalgo proban.

Taldekako sailkapenean, Euskal Herriko laugarren izan zen Erreka Tri, ANB Urdaitri Motrivation, Delteco Eibar Triatloi taldea eta Yepa! Triatloi Klubaren gibeletik. Taldeko hiru lehenbizikoen denborak gehituz osatu zen taldekako sailkapena.

Aipatzekoa da berriki Erreka Tri, Nafarroako txapeldun orde izan zela taldeka eta Alberto Barberenak berak, distantzia laburreko Nafarroako txapeldun izan zela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun