V. Pintxo Astea prest dute Sunbillan apirilaren 14tik 16ra

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 11a, 10:29

Bozketan parte hartzen dutenen artean urdaiazpiko bat eta bi botil ardo zozketatuko dituzte igandean

Sunbillako Ariztigain, Bustitz etaFonda ostatuek Pintxo Astearen bosgarren edizioa antolatu dute apirilaren 14tik 16ra. Pintxoak dastatu eta botoa ematen dutenen artean, urdaiazpiko bat eta bi botil ardo zozketatuko dituzte apirilaren 16an, igande arratsaldeko 7etan Ariztigain kanpinean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun