Liburuaren Eguna ospatuz hainbat ekitaldi eginen dituzte Donezteben apirilaren 10etik 12ra

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 7a, 13:10

Haizea Loira ipuin kontalaria izanen da egunero ikastetxe ezberdinetan 

Aste Santua baino lehen Doneztebeko kultur agendan Liburuaren Eguneko ospakizunak azpimarratzen ahal dira. Eguna apirilaren 23a bada ere, Aste Santuko oporrak direla eta, apirilaren 10etik 12ra ospatuko da. 

Apirilaren 10 eta 11n San Miguel Eskolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek ipuin kontaketa saioak izanen dute Haizea Loiraren eskutik. Osotara Loirak bortz emanaldi eskainiko ditu Doneztebeko Liburutegian. Apirilaren 12an, Haizea Loirak saioa Askin Haur eskolan eskainiko du eta Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailakoek Izeba Teklaren emanaldiaz gozatzeko aukera izanen dute. Emanaldia Xabier Lizasok eskainiko du eta zineman burutuko da goizeko 11etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun