Pilotan eskuz aritzen hasi zen umetan Elgorriagan, gero adizionatu mailan ere aritu zen eskuzm baina Euskal-Jaiko erremonte eskolan hasi zen gero. 1948ko apirilaren 16an debutatu zuen erremontelari profesional moduan eta lehen partida hura Encisorekin bikote eginez irabazi zien Vizcay eta Sagues-i. 20 urte bertezrik ez zituela besoko lesioa izan zuen eta horrek gibeleratu zuen bere karrera, baina Urume pilotalekura jo zuen gero, aurrelari gutti zeudelako garai hartan. Behin lesiotik osatu zenean, erremontelari eskalafoiaren burura igo zen eta hamar urtez Urumea pilotalekuko figura nagusia izan zen. Klase eta jo handiko aurrelaria, tantoa bikain bukatzen zuen. 80. hamarkada bitarte aritu zen, kasik 40 urteko ibilbide profesionala egin eta gero. Donostiako Urumea pilotalekuko erremonte eskolako buru izan zen.
Duela bi urte, 2015ean Elgorriagan egin zen Malerrekako Egunean omendu zuten. Ordukoa da irudia.