Kontzertuaren izaera berezi hau dela eta, hasierako obrak aldaretik abestuko dituzte ohi duten gisan, baina azkeneko obretarako elizako Korura igoko dira hango Cavaillé-Coll organo ederraz laguntzeko.
Konpositore aunitzen lanak entzunen dira saioan: Sarasola, Biebl, Jenkins, Esenvalds, Perosi, Gounod, Jesús Sorózabal… Eta abesbatzako bakarlarientzat ere tarteak izanen dira, noski. Denen laguntzaile, Ruth Etxebeste eta Garbiñe Leiza piano eta organo joleak ariko dira.
Errepertorio eder hau ezagutu eta horretaz gozatzeko aukera ederra, dudarik gabe Doneztebeko hau.