1. Nor dugu Judit Inda?
Donamari eta Gaztelu herrien artean sortu den neska alai bat.
2. Zein afizio dituzu?
Motorrean ibiltzea, kontzertuak ikustea, bestara ateratzea, nire zakurrarekin mendira joatea...
3. Bidaiatzea gustuko duzu?
Bai, eta hurrengo bidaian Hego Ameriketara joan nahi dut.
4. Bisitatu duzun tokirik gustukoena?
Leku polit eta eder aunitz ezagutu ditut. Txoko bakoitza pertsona eta momentu batekin identifikatzen dut eta horrek egiten du tokia berexi eta gustuko izatea.
5. Zein dira zure adineko neska baten kezkak?
Orain dela gutti arte bizi garen sistemak sortzen dituen beldurrak... Gaur egun, momentua bizi dut.
6. Nolako martxa du Malerrekako Gazte Asanbladak?
Astean behin elkartu eta gure helburua lortzeko ekitaldiak antolatzen ditugu. Malerrekan gaztetxe bat irekitzea da helburu nagusiena. Asanbladak ateak irekiak ditu edozein gaztek parte hartu nahi badu.
7. Malerreko gazteak nola ikusten dituzu?
Urtetik urtera gazteen erantzuna ekitaldien aurrean aktiboagoa eta hobea da. Horregatik garrantzitsua da gaztetxe bat izatea bailaran, elkarpuntu aproposa izan daiteke herri desberdinetako gazteendako.
8. Gazte Asanbladaren hurrengo hitzordua martxoaren 25eko autodefentsa tailerra... Zergatik joan?
Eraso sexistei aurre egiteko tresna onak emanen dizkigutelako.
9. Zer du faltan eta zer soberan Gazteluk?
Herrian haur aunitz badira eta jolasteko parke baten falta sumatzen dut. Soberan ez zait iruditzen ezer dagoenik. Bizi garen parajeak eta lasaitasunak ez didate aspertzen.
10. Gazteluko bazterrik gustukoena?
Txaruta aldera badut txoko bat hagitz gustukoa, batez ere despejatu edo pentsatzeko. Eta, nola ez, herriko ostatua, bertan lagunekin eta herritarrekin gustura egoten naiz.
11. Amets bat?
Gerrak amaitzea. Aski da inongo kulparik ez duen jendea kaltetzeaz.