2017ko erremontearen festa eginen dute martxoaren 10ean Iruñean

Ttipi-Ttapa 2017ko martxoaren 9a

Sari bana jaso baino lehen, elkarrekin bikote eginen dute Uterga eta Endikak, Urriza eta Ionen kontra aritzeko.

Ortziralean 18:00etan Labriten urteko sariak banatzeaz gain, ADANOren aldeko jaialdia prestatu dute 

2017ko erremontearen festa antolatu du Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak martxoaren 10ean, ortziralean 18:00etan. Koadro profesionalean, iaz gehien nabarmendu ziren erremontelariak sarituko dituzte eta ondotik, bi erremonte partida jokatuko dira. Sarrera doan izanen da.

 

Sariei dagokienez, Javier Urrizak jasoko du 2016ko erremontelari onenaren saria. Xanti Uterga doneztebarrak jasoko du aurrelari onenaren saria eta Ion Etxeberriak atzelari onenarena. Erremontelari moldakorrenaren saria Endika Urrutia saldiastarrak jasoko du eta promesarik onenaren saria Xabier Azpirozek.

Erremonteko lehen partidan, iaz debutatu zuten lau erremontelari ariko dira aurrez aurre: Erburu eta Garcés, Etxarri eta Otanoren kontra. Ondotik, saritutako lau erremontelari ariko dira partida nagusian: Urriza eta Ion, Uterga eta Endikaren kontra.

Sari banaketan izanen dira Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea; Ana Herrera Kultura, Kirola eta Gaztediaren kontseilaria; Ruben Goñi, Kirol eta Gaztediaren Institutuko zuzendaria eta Maitena Ezkutari Turismoko zuzendari nagusia izanen dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun