Arratsaldean haurrak ipuin kontalariaren inguruan bildu ziren eta ondotik jokoak izan zituzten gazte eta helduagoak baserrietan barrena eskean joan ziren bitartean. Ondotik txokolatada ederra prestatu zuten eta gustora ibili ziren dantzan eta jolasean afal ordura arte.
Herri afaria Barranka Ostatuan egin zen eta 65 pertsona inguru bildu ziren inauteri egunari bukaera ederra emateko.